

- NOIZ: uztailaren 6tik 7ra
- NON: UPV/EHU BBK Etxea. Alde Zaharra
- ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
- TARIFAK: Ikasleak eta langabetuak 35 €. Beste guztiak 70 €. Maiatzaren 4tik 31era egindako matrikulek % 10eko deskontu gehigarria izango dute
- MATRIKULA EPEAK: maiatzaren 4tik uztailaren 3ra
- BALIO AKADEMIKOA: 20 ordu
- KOORDINATZAILEA: Joxerra Garzia (UPV/EHU)
- IRAKASLEAK: Joxerra Garzia Garmendia (EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Saila), Iñigo Fernandez Ostolaza (Publis publizitate agentzia, Bezeroen Arretarako burua), Joseba Kamio Fuente (Harman Komunikazio enpresako zuzendaria)
- HIZKUNTZA: Euskara
HELBURU OROKORRAK:
Komunikazioaren Gizartean bizi garenez, gero eta garrantzitsuagoa da, alor guztietan, egokiro komunikatzen jakitea.
Komunikazioak ez dezake noski den-dena konpondu, baina, behar bezala erabiliz gero, asko lagundu dezake. Komunikazioak ez dezake dena konpondu, baina komunikaziorik gabe, gure gizartean, ezin da ezer egin.
Zer dezake eta zer ez dezake komunikazioak? Zer da komunikazioa "behar bezala" erabiltzea? Zer arrisku eta aukera dakartzate, komunikazioaren ikuspegitik, teknologia berriek?
Galdera horien eta horiek tankerako beste batzuen harira, komunikazio egokiaren baldintzak eta arauak aletzen eta aztertzen saiatuko gara ikastaroan, arreta berezia jarriz euskarazko komunikazioan eta baita euskararen komunikazioan ere.
Ikastaroa eguneroko praktikari begira antolatu nahi izan dugu erabat. Batetik, eguneroko jardun horretan jarraitu beharreko arau nagusiak azalduko ditugu, eta, bestetik, parte hartzaileek aukera izango dute ikasitakoarekin komunikazio plan propio bat garatzeko.
NORI ZUZENDUA:
Ikastaroa irekia da ikasle, irakasle zein gaiaren gainean interesa duten guztientzat.
EGITARAUA:
- Komunikazioak zer dezakeen eta zer ez
- Komunikazio eraginkorra zer den
- Euskarazko komunikazioaren alde on eta txarrak
- Euskararen komunikazioa. Nola komunikatu euskara
- Komunikazioaren zer-nori-nolakoak
- Komunikazio Plana zer den
- Egoera nolako, komunikazioa halako
- Xedea zehazten
- Xede-taldeak zedarritzen
- Komunikazio euskarriak hautatu eta erabiltzen
- Teknologia berriak, komunikazioaren indargarri
- Teknologia berrien arrisku-aukerak
- Noiz, zertarako, nola
- Teknologia berriak komunikazio planean
- (Praktika)
- Parte hartzaileek proposatutako egoerak eta egoeroi dagozkien komunikazio planak lantzeko irizpide-arrastoak