

- NOIZ: Ekainaren 30etik uztailaren 1era
- NON: Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa (Sarriko-Bilbao)
- ORADUTEGIA: 09:00etatik 13:45etara eta 15:15etatik 18:00etara
- TARIFAK: Ikasle eta langabetuak 50 €. Beste guztiak 100 €. Maiatzaren 4tik 31ra egindako matrikulek %10eko deskontua izango dute
- IKASLE KOPURUA: 50 ikasle
- MATRIKULA EPEAK: Maiatzaren 4tik ekainaren 26ra
- BALIO AKADEMIKOA: 30 ordu
- KOORDINATZAILEA: Aintzane Cámara (UPV/EHU)
- HIZKUNTZA: Gaztelania
HELBURU OROKORRAK:
XX. mende hasierak aldaketa handiak dakartza pentsatzeko eran eta musikaren sorrera ulertzeko eran. Aldaketa horiek gertatu dira etengabe aldatzen ari den gizarteak behar berriak dituelako; hortaz, komunikatzeko eta adierazteko modu berriak aztertzen ditu soinu materialaren bitartez. Ondorioz, "musika garaikide" deritzon musikaren publikoa askotan urrundu du eta gutxiengoen musika bilakatu du.
Mintegi honen helburu nagusia gaur eguneko musikaren sorrerara gerturatzea da eta baita eremu bat sortzea ere, produktu artistikoen sorreran eta haien interpretazioan eta hedapenean parte hartzen duten faktore ezberdinen inguruan hausnartzeko: faktore kulturalak, ekonomikoak, filosofikoak, estetikoak, etab.
Lan saioak hainbat musikarik emango dituzte, ospetsuak eremu ezberdinetan: sorrera, interpretazioa, ikaskuntza, ikerkuntza, kudeaketa eta komunikabide musikalak. Mintegian emango diren hitzaldietan aipamen berezia egingo zaio Agustín González Acilu konpositore nafarrari; modu horretara, bat egingo dugu haren 80. urteurrena dela-eta aurten egiten ari diren omenaldiekin.
NORI ZUZENDUTA:
Irakasleak, unibertsitateko ikasleak, kontserbatorioko eta musika-eskolako ikasleak, eta publikoa orokorrean.
EGITARAUA:
- ASTEARTEA, EKAINAK 30
- Goizez
- 9:00 dokumentuak entregatzea
- 9:15 XX. mendeko musikara hurbiltzea. María Eugenia Luc (Konpositorea, Musikene, UPV-EHU)
- 10:45 Musika sorrera gaurko gizartean eta horren programazio sarea. Ramon Lazkano (Konpositorea, Musikene)
- 12:15 González Acilu-ren musika herentzia. Teresa Catalán (Konpositorea, Madrileko Real Conservatorio Superior de Música)
- Arratsaldez
- 15:15 Gaur eguneko musika eta espazio akustikoa. Alfonso García de la Torre (Konpositorea, Gasteizeko "Jesús Guridi" Kontserbatorioa)
- 16:45 Musika estetika berrien auditore inplizitua. Ainhoa Kaiero (Pariseko Ecole des Hautes Etudes en Sciences Sociales)
- ASTEAZKENA, UZTAILAK 1
- Goizez
- 9:15 Musika garaikidea interpretatzea eta hedatzea. Ana Vega Toscano (Pianista, irrati Klasikoa, Madrileko Unibertsitate Autonomoa)
- 10:45 Musika garaikidea: heriotza eta itxuraldaketa. Patxi Larrañaga (Ikuskizunaren Teknologia Zentroa-INAEM)
- 12:15 MAHAI INGURUA: Gaur eguneko musikan prestatzea (ikastaroko hizlariak)